Ariketa fisikoa





KIROL OHITURA OSASUNTSUAK

Hona hemen zenbait aholku gure kirol jarduna osasuntsuagoa izan dadin:

-Jantzi egokiak erabili behar dira kirola egiteko, garbi-garbiak beti. Garrantzi berezia dute oinetakoek.
-Kirola egiteko erabili diren arropa izerdituak erantzi egin behar dira kirol saioa amaitu ostean, oinetakoak barne.
-Kirola egin ostean, dutxatu. Garbitzeko ez ezik, giharrak erlaxatzeko ere ona da.
-Higienearekin zerikusi zuzena ez badu ere, aholku garrantzitsua da hau: dutxatzerakoan, ez alferrik galdu ura.
-Aldagela eta dutxa kolektiboetan erabili beti txankletak. Uste baino ohikoagoak dira onddoek oinetan eragiten dituzten infekzioak.
Dutxatu ostean, lehortu ondo gorputza, batez ere oinak. Izan ere, oso gogoko dute hezetasuna onddoek.